Tel. 943 32 71 05     Móv. 628 26 69 14

Aholkularitzako profesionalak gara

Ekintzaile gisa guk egindako bideari esker, laneko aholkularitza-zerbitzu, eta aholkularitza-zerbitzu fiskal eta kontable hori bilatzen duten ETEekin primeran moldatzen gara.

Halaber, fiskalitatearen arloan, herentziekin, dibortzioekin eta gainerako abokatutza-zerbitzuekin lotutako gaietan esperientzia zabala dugu partikularrekin.

Aholkularitza juridikoa, kontablea, fiskala eta administrazio-laguntza
Itxaron beharrik gabe eta zure beharretara egokituz, gure taldea zure zerbitzura jartzen dugu

ANA

Zuzenbidean lizentziatua eta runnerra naiz. Esan dezagun erronkak gustukoak ditudala eta inoiz ez dudala etsitzen. Etengabe prestatzen ari naiz eta zuzenbide zibilean esperientzia zabala daukat:dibortzioak, herentziak, errentamenduak, etab. Enpresa-arloko gaietan izan dudan ibilbideari esker, enpresa bat zabaldu nahi duten pertsona guztiei orientabide- eta aholkularitza-lana eskaintzen diet:bezeroari komeni zaion sozietate motaren, bere erantzukizunen edo langileen kontratazioaren inguruan.

KATY

Ordena eta ni bat gara. Eskizale eta padelzale sutsua, nire espezialitatea enpresen administrazioa eta kudeaketa da. Modulutan, BEZaren araubide erraztuan eta garraioari lotutako gaietan aditua. Garraio-enpresak sortzeko, trebakuntzak kudeatzeko eta beste hainbat arloren kudeaketan eta aholkularitzan esperientzia zabala daukat. Enpresen aseguru sozialak eta nominak goitik behera menderatzen ditut.

ÁNGELA

Nire lana da nire lankideen eta zuen arteko komunikazioa erraztea. Zerbitzu hobea emateko eta zuen kontsultak azkartzeko asmoz, zuen zalantzak dagokion aholkulariarengana bideratzeaz arduratzen naiz. Zuen enpresen altak eta bajak bideratzen ditut, eskatu behar ditudan ziurtagiri , zerga, kontratu, diru-laguntzen espediente eta abarrez arduratzen naiz. Eta bai, hori guztia nahikoa ez bada, dantza egitea gustukoa dut nire denbora librean.

JONE

Kontabilitatea niri! Hipika eta zaldiak dira nire zaletasun handienak. Enpresen administrazioaren eta kudeaketaren arloetan prestatu ondoren, aholkularitzan egiten dudan nire kontable-lanari esker, gugan sinetsi duten pertsona guztiekin etengabe harremanetan nago. Gure bezeroek emandako urrats bakoitza gertutik jarraitzen dut eta haiekin lan didaktiko bat egiten saiatzen naiz euren kontabilitateari lotutako gai zailetan.

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN